2016-06-26 BOSTGARREN EGUNA

 

1. Ferry

2. Bici

3. Charla cooperativa

4. Comer

5. Bici

6. Ferry

7. Cenar

8. Hostel

 

 

Bostgarren eguna

 

Gaur Kinlay hostelean gosaldu dugu eta Aran Islands-etara eramango gintuen ferry batera abiatu gara. Behin irlan, bizikleta batzuk alokatu ditugu handik ibiltzeko.

 

Bostgarren eguna 2

 

Bizikletekin ruta hasita, lehenengo geldialdia irlako koordinatzaile nagusiarekin txarla bat izateko izan da.ry


Bostgarren eguna 3

 

Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, sakatu hemen.

 

 


 

 

2016-06-25 LAUGARREN EGUNA

 

Goizeko lehenengo orduan Paddy-ren etxera joan ginen, eta han natura biziri mantentzeko garrantzia azaldu zigun.


 

Ondoren,zuhaitzez beteriko baso batera eraman zigunean familia bakoitzak zuhaitz bat landatuta zuela azaldu zigun. Geroago, botaniko parkera habiatu ginen eta orientazio joko bat egin genuen. Bazkal ondoren ondartzara joan ginen eta argazki batzuk atera genituen dunen funtzio azaltzen zuen bitartean.

 

 

Ondartzatik atera ginenean museo batera joan ginen, lehengo garaian kartzela izan zena. Azkenean, denbora librean, barraketan montatu ginen eta ondo pasatu genuen.

 

 

Eguna bukatzeko afaldu genuen eta ohera joan ginen.

 

Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, sakatu hemen.

 

 


 

 

2016-06-24 HIRUGARREN EGUNA

 

Gaur, hiru egun eta gero, Dublinetik atera eta Glendalough-ra abiatu gara. Baina hau egin baino lehenago, Arrate agurtu dugu pena haundiz, aeroporturantz abiatu baita, bere azkenengo eguna baizen. Autobusean ordu eta erdi igaro ondoren, gure hostal berrira heldu gara, maletak utzi eta monasterio bat ikusteko prestatu gara. 



 

Monasterioaren forma luzangak, atzo Paddyk azaldu bezala XII. Mendean bikingoen atakeei aurre egiteko eta haiek erre nahi zituzten liburuak babesteko balio zuen. Behin monasterioa ikusita, picnic-a jan dugu, geroago egingo genuen ibilaldirako energia lortzeko. Printzipioz, 14km-ko ibilaldia izango zen, eta afaltzeko lekuan amaituko genuen, baina eguraldi txarra zela eta laku baten inguruan ibilbide zirkular bat egin dugu eta autobusa gu bilatzera etorri zaigu.


 

Ibilbidea egiten ari ginen bitartean ahate batzuk ikusi eta elikatu ditugu, azkenean arropa guztiak bustita amaitu du. Azkenik hostelean dutxa hartu eta jatetxera joan gara.


 

Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, sakatu hemen.


 


 

 

2016-06-23 BIGARREN EGUNA

 

Hau izan da gure bizitzako abenturaren bigarren eguna. Guztiz ezberdina lehenengoarekin alderatuta. Aurreko egunean bezala Paddyren etxean ekin genion eguneko egitarauari. Sarrera bat egin zigun egingo genuenari buruz.

 


Bere etxetik, Guinnes-eren etxera joan ginen. Itzelako eraikina kanpotik eta barrutik txundigarria. Bisita honekin Irlandako gauzarik ezagunenetarikoari buruz hainbat gauza ikasi genituen. Baina zoritxarrez, adin-beherakoak garenez, ez genuen aukerarik izan produktu hau dastatzeko. Busa hartu genuen eta Luigi jatetxera joan ginen bazkaltzera.

 


Honen ostean Trinity College-ra hurbildu ginen. Bertako ikasleak graduazio eguna ospatzen hari ziren,toga eta birretagaz. Bertan zegoen erakusketaz gozatu genuen, “Book of Kells” deiturikoa, bertan antzinako liburu ezberdin batzuk aurkitu ahal dituzu. Eta bukatzeko, harrera egin ziguten “The fighting words” deituriko erakundean.

 


Gure lana ikusteko eta azaltzeko aukera eman ziguten bertan. Ondoren “Face to Face” bat egin genuen taldeka, bi herrialdeak nahasturik, bertan gure bi lurraldeen berdintasun eta ezberdintasunei buruz hitz egin genuen, oso leku lasai eta politan. Hau da bertan ezagutu dugun mutil Irlandar baten artikulua:

http://irelandtodaynews.com/index.php/six-months-carrickmines-fire-travellers-still-discriminated/

 

Eta gure bigarren eguna bukatzeko, lur honen afari tipiko batekin bukatu genuen.